Argi dago ezin direla arazo guztiak biolentzia hitzarekin izendatu, baina nire ustez arazo guztien atzean beti biolentzi aurkitzen dugu.
Kasu honetan, berdinen arteko biolentzia ematen ari da, eta nahiz eta eurek joku bezala hartu, hau guztia ez da barre egiteko modukoa, izan ere, gazte asko halako egoerak pairatu behar dituzte eskolara joaten direnean ikasteko asmoarekin!
Biolentzia hitza entzuten dugunean askotan helduekin konnotatzen dugu, baina lagun maiteak, ez okertu, biolentzia gurekin hazten doa geu hazten garen heinean! Gure gazteak helduengandik ikasten dute, eta egunero ikusten badute eguneroko arazoak biolentziaren bidez ebazten direla (eta berdin dit biolentzia berbala zein biolentzia fisikoa den, azken batean guztia biolentzia delako), zer ote egingo dute eurek arazo bat daukatenean?
Ba... oso erraza! Biolentzia erabili!
Horrexegatik geure ekintzak kontrolatu behar ditugu, saiatu behar dugu biolentzia albo batera uzten, adibidea emateko atzetik datozenei!
Mundua gero eta konplexuagoa da, eta horrela jarraituz gero ailegatuko da momentu bat non ezinezkoa izango den kalera irten, eskolara joan... Ez dago onartzerik! Bakean bizitzea eskubide bat da, eta eguneroko gauzak ezin beditugu bakez egin, zein mundutan bizi gara?
Gazteria etorkizuna da, hortaz, saia gaitezen gauza positiboak irakasten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario