Seguro blogga irakurtzen duen pertsona batek baino gehiago pentsatuko du ez nagoela burutik sano, pentsatuko du zaborrak ez daukala zer ikusirik biolentziarekin, baina nire aburuz, kasu honetan badauka, eta asko gainera.
Herrialde garatuetan bizi garenok-modu batetik izendatzeagatik- urtean zehar hamaika tona zabor sortzen ditugu. Arazoa zera da, sortzen dugun zabor hori ez da etxeko soberakinak bezalakoa, baizik eta radiaktiboak etab. Geuk horrelako hondakinak ez ditigu gurean nahi, hortaz, zein da pentsatu dugun soluzioa? Ba... oso erraza! Geure hondakinak garatzeko prozesuan dauden herrialdetara bidaliko dugu! Bai polita, bai!
Ez al da hori biolentzia mota bat? Nire ustez bai, azken batean hori herrialde bat baztertzeko forma da, ez diogulako hazten eta garatzen uzten.
Baina beti pasatzen denez, guri hau guztia interesatzen ez zaigunez, beste albo batera begiratzen dugu. Hori bai, lehenengo eta behin zaborra beren herrialdetara bidaltzen dugu eta gero kristoren konferentziak antolantzen dira gurean, garapen prozesuan dauden herrialdeak nola lagundu, hitz egiteko. Ez dut ulertzen, ez dauka zentzurik!
Aski da. Ea bazterkeria albo batera uzten dugun eta ea besteen garapena ez dugun zailtzen. Honen aurka borrokatzea guztion esku dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario