2008-01-10
BIDEOAREN HAUSNARKETA
Ez dut ulertzen. Bideoa ikusi eta aho bete hortz geratu naiz.
Emakume gazte baten esperientzia kontatzen digu, esperientzia gatza tamalez. Gaztea da, lan egiteko garaian dago, oraindik bizitza asko dauka aurretik,baina ez da librea! Eta hori guztia zergatik? Erantzuna erraza da, baina penagarria da, pertsona batek ez duelako bere askatasuna ezta bere gorputza errespetatzen, beraren kontra jotzen duelako ahalik eta biolentzia bortitzena erabiliz.
Emakume hau ausarta izan da eta aurrera egiten saiatu da eta eskerrak laguntza jaso du. Dena dela, guztiek ez dute sorte bera izaten, batzuk ezin izan dute ezta kontatu ere egin eta ez dago hau onartzerik! Arazo hau ez da famili bakar batzuen arazoa, edo tratu txarrak pairatzen dituztenen arazoa, baizik eta gizarte osoaren arazoa da, gobernuen arazoa da! Baina niri pena gehien ematen didana, zera da, gehiengoek beste leku batera begiratzen dute horrelako arazoekin topatzean, gizarteak ez dauka kontzientziarik! Mesedez, giztion arazoa dela! Orain ezagutzen ez dugun neska izan da trattu txarrak pairatu dituena, baina gero gu geu izan gaitezke, edo gure alaba, edo gure laguna...
Elkartuko garelakoan nago arazoari aurre egiteko, geure bizitza eta geure etorkizuna baita.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario