2008-01-17

BORTIZKERIA SEXUALA

Adin txikikoek ez daukate babesik oro har, edo behintzat neurri batean geure laguntza behar dute babestuta egoteko eta babestuta sentitzeko.
Baina... Zer pasatzen da geure adin txikikoak babesten ez ditugunean? Ba halako egoerekin topatzen garela, bortizkeria sexuala gero eta gehiago ematen den arazoa dela!
Munduko leku askotan, gabezia dela kausa, edozein gauza egiten da pare bat dolar ziztrinen truke eta ez diote erreparatzen neskatxa horri, mutiko horri edota ia jaioberria den pertsona txiki horri egiten dioten mina!
Dena dela, horrekako zerbitzuak eskatzen dutenek, normalean jende diruduna izaten da, edo gutxienez beren jatorriak herrialde aberatsak dira.
Herrialde hauetan horrelako praktikak aurrera eramatea gauza saila da, justiziak gogor zigortzen baititu, hortaz, pederastak etb. zer egiten dute?
Mexikora etab. bezalako herrialdetara joaten dira, badakitelako hemen ez familiak ez biktima berak salatuko dutela!
Mesedez, jada ez dakit nola esan, hau oso arazo larria da! Bortxaketei buruz ari gara hitz egiten! Pertsonen eskubideak ez dira errespetatzen!
Baina okerrena zera da, hau pasatzen den bitartean, Gobernuek beste albo batera begiratzen dute, gizarteek ez jakinarena egiten du eta familia propioek begiak ixten dituzte!
Ez, ez eta ez! Ez dago onartzerik! Pertsonak errespetatu behar dira, eta berdin dit umeak zein helduak diren!

2008-01-16

BIDEOAREN HAUSNARKETA

Argi dago ezin direla arazo guztiak biolentzia hitzarekin izendatu, baina nire ustez arazo guztien atzean beti biolentzi aurkitzen dugu.
Kasu honetan, berdinen arteko biolentzia ematen ari da, eta nahiz eta eurek joku bezala hartu, hau guztia ez da barre egiteko modukoa, izan ere, gazte asko halako egoerak pairatu behar dituzte eskolara joaten direnean ikasteko asmoarekin!
Biolentzia hitza entzuten dugunean askotan helduekin konnotatzen dugu, baina lagun maiteak, ez okertu, biolentzia gurekin hazten doa geu hazten garen heinean! Gure gazteak helduengandik ikasten dute, eta egunero ikusten badute eguneroko arazoak biolentziaren bidez ebazten direla (eta berdin dit biolentzia berbala zein biolentzia fisikoa den, azken batean guztia biolentzia delako), zer ote egingo dute eurek arazo bat daukatenean?
Ba... oso erraza! Biolentzia erabili!
Horrexegatik geure ekintzak kontrolatu behar ditugu, saiatu behar dugu biolentzia albo batera uzten, adibidea emateko atzetik datozenei!
Mundua gero eta konplexuagoa da, eta horrela jarraituz gero ailegatuko da momentu bat non ezinezkoa izango den kalera irten, eskolara joan... Ez dago onartzerik! Bakean bizitzea eskubide bat da, eta eguneroko gauzak ezin beditugu bakez egin, zein mundutan bizi gara?
Gazteria etorkizuna da, hortaz, saia gaitezen gauza positiboak irakasten!

BIOLENTZIA IKASGELETAN

JUSTIZIARIK BAI?

Harrapatu dute. Orain dela gutxi entzun genuen Guardia Zibilen biren hilketa eman zela, eta hasieran nahiz eta jakin ez nor zen hilketa honen auotorea, ETA zela uste zen. Azkenean, ekintza honen autorea harrapatu dute, " El Solitario" bezala ezagutzen den gizona hain zuzen ere.
Hasieran gizon hau lapurretan ibiltzen zen, hainbat bankutan etab., baina hau guztia azkenean, nola bukatu da? Ba... betiko moduan biolentziarekin!
Bi gizon, berdin dit Guardia Zibilak diren ala ez, kontua da berriro bi pertsona hil dituztela arrazoirik gabe!
Pertsonak hauek, beste askok bezalaxe bazeukaten familia, gurasoak, lagunak... Eta orain zer? Nork egingo du justizia?
Gizon hau kartzelera joan arren, horrelako kasuak jarraituko dira pasatzen, eta.. Hau guztia zergatik?
Nire aburuz hau pasatzen da gizartea biolentziak jota dagoelako, ez dakigulako arazoak beste modu batean ebazten! Bai, negar egiteko modukoa da, baina horrela dira gauzak, horrelakoa da errealitatea!
Dena dela gauzak ez dira aldatzen, beti arazo berarekin topatzen gara. Batzutan modu batekoa, beste betzutan bestekoa, baina bortizkeriak hor jarraitzen du! Diru kontua zena, hildakoekin bukatu da!
Ea behingoz guztiok ados jartzen garen gizarte honen minbiziari aurre egiteko, biolentzia ez baita arazoak ebazteko bidea!

GERTATZEN ARI DA

Jada ez da aski pertsonak menperatzearekin betiko moduan, orain substabtzietara jo behar dugu pertsonak guk nahi duguna pentsa dezaten.
Hain zuzen ere, hau da Ameriketako Estatu Batuetan gertatzen ari dena. Propanol izeneko substantzia bat erabiltzen dute soldaduekin, eurek ahazteko gerretan hil dituzten pertsonak eta egoera gatzak, horrela lortzen dute errudun sentimendua ez izatea, hau da, beren etika eta morala manipulatzen dute eurek beren zereginarekin jarraitzeko tutik ere esan gabe!
Hona hemen ikusten dugu berriro pertsonok daukagun eskrupulu falta, eta modu batean zein bestean biolentzia sustatzen dela inongo erreparorik gabe. Ez dago eskubiderik.
Milaka pertsona hiltzen dira egunero munduan zehar, eta kontzientzia sortu beharrean, kontrakoa egiten saiatzen dira! Bai soldaduek, bai jende apala, bai politikoek... kontzientzia sortu behar dugu, mundu hau bizi baino, biziraun delako!
Etorkizunean pentsatzen dudanean beldurrak jota geratzen naiz, denborarekin teknologiak aurrera egin ahala gero eta gauza gehiago asmatuko direlako, eta egun, horrelako arazoekin baldin bagaude, zer pasatuko da mende baten buruan? Orain soldaduekin erabiltzen da, baina denborarekin... batek daki!
Lagunak, buruari eragin dezagun idazten dut hau guztia, mesedez, saia zaitezte!

2008-01-15

BIDEOAREN HAUSNARKETA

Nahiz eta hitz egin ez eta beren sentimenduak ez azaldu, animaliek ere sentitzen dute, izaki bizidunak dira, eta ez dut uste normala denik hori egitea animaliekin. Nik ulertzen dut animalia handiena irabazten duena dela, baina gauza bat da animalia bat haztea eta gero lapikora eramatea, eta beste gauza bat da-erabat desberdina dena-animaliak hiltzea guk euren larrua erosteko edota geure etxeko hormatan zintzilikatzeko.
Berriro ari gara biolentziari buruz hitz egiten, ez dago eskrupulurik! Animalia horiek jipoitu dituzte, kristoren baldintza txarrak jaso dituzte eta azkenean zer? Gela ziztrin batean bukatu dira, harriak balira bezala!
Kasu hauetan ikusten da gizakiok daukagun bortizkeria geure baitan, berdin digu guztia, diruaren truke edozein gauza egiteko prest gaude!
Oraingoan animaliak dira, baina hau guztia pertsonekin ere pasatzen da! Pertsona batzuk beste pertsonak jipoitzen dituzte, edota euren gorputza zaborrezko poltsa balitz bezala tratatzen dituzte.
Agian ezin da konparatu eurek animaliak direlako eta ni ari naizelako pertsonei buruz hitz egiten, baina azken batean, ez al da biolentzia? Ez al gara guztiok izaki bizidunak? Ez al dugu guztiok eskubideak?
Animalia bat txarto tratatzen duen pertsona batek ere kapaz da pertsona bat txarto tratatzen!
Mesedez, guztion arazoa da, ezin dugu horrelako bortizkeriarekin jarraitu!

EZ DAGO ESKUBIDERIK

ERREPIKATZEN DA

Orain dela gutxi saiatu nintzela bai Colombian bai Venezuelan zein beste herrialdetan ematen den biolentzia salatzen, eta jada esan nuen ez zela aski Chavezek egindakoarekin-behintzat nire ustez-, Clara Rojas llibre dago, eta pozten naiz, baina orain zer? Beste batzuk bere egoeran daude!
Egoera bortitz hori errepikatzen ari da, eta hori da nik salatu nahi nuena. Nahiz eta saiatu lortzen pertsona horien liberazioa, egin behar dena gerriiekin bukatzea da, dialogoa suspertzen saiatzea eta prest egon entzutera. Herrien arteko dialogoa nire ustez erabat garrantzitsua da eta nire aburuz, Chavezek bere garaitia ospatu beharrean, egin baherko zuena zera da, gatazkarekin akabatzen saiatzea.
Azken batean arazoak beti izen bera dauka, biolentzia. Ez daukat hitzik.
Ez naiz ausartzen esatera mundu guztiak bakea nahi duela, baina nik uste dut komenigarria dela, beno, uste dut bakean mamia dagoela!

BESTE BIOLENTZIA MOTA

Seguro blogga irakurtzen duen pertsona batek baino gehiago pentsatuko du ez nagoela burutik sano, pentsatuko du zaborrak ez daukala zer ikusirik biolentziarekin, baina nire aburuz, kasu honetan badauka, eta asko gainera.
Herrialde garatuetan bizi garenok-modu batetik izendatzeagatik- urtean zehar hamaika tona zabor sortzen ditugu. Arazoa zera da, sortzen dugun zabor hori ez da etxeko soberakinak bezalakoa, baizik eta radiaktiboak etab. Geuk horrelako hondakinak ez ditigu gurean nahi, hortaz, zein da pentsatu dugun soluzioa? Ba... oso erraza! Geure hondakinak garatzeko prozesuan dauden herrialdetara bidaliko dugu! Bai polita, bai!
Ez al da hori biolentzia mota bat? Nire ustez bai, azken batean hori herrialde bat baztertzeko forma da, ez diogulako hazten eta garatzen uzten.
Baina beti pasatzen denez, guri hau guztia interesatzen ez zaigunez, beste albo batera begiratzen dugu. Hori bai, lehenengo eta behin zaborra beren herrialdetara bidaltzen dugu eta gero kristoren konferentziak antolantzen dira gurean, garapen prozesuan dauden herrialdeak nola lagundu, hitz egiteko. Ez dut ulertzen, ez dauka zentzurik!
Aski da. Ea bazterkeria albo batera uzten dugun eta ea besteen garapena ez dugun zailtzen. Honen aurka borrokatzea guztion esku dago.

2008-01-14

Poliki-poliki

Errespetu falta. Askotan sentitzen dut gizarteak emakumeok mespresatzen dituztela, ez dut ulertzen zergatik-eta agian nire sentimendua baino ez da- baina behin eta berriz berrietan horrelako kasuak agertzen dira.
Kasu hau Mexikon eman da, izan ere hamaika emakume hil dira azkenengo urteotan, inork ezer esan gabe, inork ezer salatu gabe, guztiek beste albo batera begiratzen zuten bitartean. Nahiz eta hau guztia pertsona bategatik salatu den, espero justizia egitea biktima guztientzako. Emakumeok pertsonak gara eta gizonek beste eskubideak ditugu. Berdin dit herrialdea, lekua, azalaren kolorea, mintzatzen garen hizkuntza...
Kontua da gobernuek ezin dutela beste leku batera begira, eta are gutxiago emakumeen eskubideak bertan behera utzi arrazoi irrigarri bategatik, emakumeak izatearen arrazoiagatik.
Arazoa zera da, ni hemen nire ideiak isladatzen ari naizen bitartean, hamaika emakume, hamaika gizon eta hamaika haur ari dira tratu txarrak pairatzen. Eta berdin dit zein tratu txar mota den, guztiok gure eskubideak baititugu!
Pozten naiz Karla Michelegatik, beno, hobe esanda, pozten naiz lortu duenagatik. Eskerrak oraindik geratzen dela justizian sinesten duten pertsona!

BEHERAPENAK???

Nire ustez, barre egitekoa da. Hauteskundeen garaian gaudela nabaritzen da. Rajoy jaunak emten du orain onartzen duela bai etxean bai etxetik lekora lan egiten dutenen emakumeen ahaleginak eta hori dela eta dio bera presidente ateratzen bada aurtengo hauteskundeetan, emakumeentzako beherapen fiskal bat egongo dela etxetik at lan eginez gero.
Berriro ere ezberdintasun egoera batekin topatzen gara, biolentzia mota batekin. Hau ez da normala.
Emakumeok berdintasuna nahi dugu, baina ez hauteskunde garaia ailegatzen denean, baizik ete beti, gure eskubidea delako, horrela izan behar delako. Gainera gure botoa erosi nahi du horrekin, lehenengo eta behin ematen du emakumeok bakarrik balio dugula haurrak hazteko, baina orain... zer? Beherapenak etorri dira?. Ba ni ez nago ados.
Edo onartzen da emakumeon lana urtean zehar, beti alegia, edo bestela horrek ez du ezertarako balio. Bestela ari gara onartzen guretzako bortitza den egoera, eta gure eskubideak ez digu inork eman behar boto baten truke. Azken batean, nire aburuz, hau guztia biolentzia sexista da, eta ni ez nago onartzeko prest. Emakumeon eskubidea da eta izango da.

ZER DA BIOLENTZIA. BIOLENTZIA MOTAK.

Nahiz eta gu konturatu ez, guztiok mota bateko edo besteko biolentzia pairatzen dugu edo pairatu dugu gure bizitzan zehar. Izan ere, biolentzia pairatzeko ez da beharrezkoa norbaitek gu bizkarra berotzea, ez horixe ez!
Biolentzia fisikoa, emozionala, sexuala, ekonomikoa eta soziala existitzen dira eta hauetariko bakoitza desberdina izan arre, guztiak daukate zer edo zer amankomunean: pertsonak mintzen ditu.
Nik ulertzen ez dudana zera da, zergatik pertsonok mina egiten diogu elkarri. Batzutan ezin da ekidin mina egitearena, egoeragatik edo pertsonaren izaeragatik, gauzek mina egiten dutelako (baina nire ustez, gauza hauek guztiak normalak dira, bizitzan ematen diren kontuak direlako). Beste gauza bat da pertsona batek beste bat mintzen duenean nahitaz, eta berdin dit zein esparrutan den, azken batean biolentzia mota guztiek oso kaltegarriak direlako pertsona baten garapanerako. Gainera biolentzia hitza entzuten dugunean, guztiok edo behintzat, gehiengoek, biolentzia hitza jipoitzearekin konnotatzen dugu.
Aski da. Ez al gaude informazioaren aroan? Ba zentzu honetan ez du ematen. Gizartea informatu behar du honetaz, hau guztia nola ekidin jakin eta egoerak bereizten jakin besteak beste. Gure etorkizuna da, emakumeon etorkizuna, langileon etorkizuna, umeen etorkizuna...
Besterik gabe, begiak ireki, egin aurre arazoei.

2008-01-10

BIDEOAREN HAUSNARKETA

Ez dut ulertzen. Bideoa ikusi eta aho bete hortz geratu naiz. Emakume gazte baten esperientzia kontatzen digu, esperientzia gatza tamalez. Gaztea da, lan egiteko garaian dago, oraindik bizitza asko dauka aurretik,baina ez da librea! Eta hori guztia zergatik? Erantzuna erraza da, baina penagarria da, pertsona batek ez duelako bere askatasuna ezta bere gorputza errespetatzen, beraren kontra jotzen duelako ahalik eta biolentzia bortitzena erabiliz. Emakume hau ausarta izan da eta aurrera egiten saiatu da eta eskerrak laguntza jaso du. Dena dela, guztiek ez dute sorte bera izaten, batzuk ezin izan dute ezta kontatu ere egin eta ez dago hau onartzerik! Arazo hau ez da famili bakar batzuen arazoa, edo tratu txarrak pairatzen dituztenen arazoa, baizik eta gizarte osoaren arazoa da, gobernuen arazoa da! Baina niri pena gehien ematen didana, zera da, gehiengoek beste leku batera begiratzen dute horrelako arazoekin topatzean, gizarteak ez dauka kontzientziarik! Mesedez, giztion arazoa dela! Orain ezagutzen ez dugun neska izan da trattu txarrak pairatu dituena, baina gero gu geu izan gaitezke, edo gure alaba, edo gure laguna... Elkartuko garelakoan nago arazoari aurre egiteko, geure bizitza eta geure etorkizuna baita.

ERREALITATE GORDINA

2008-01-09

Beti arazoak, berti biolentzia

Nik ez dut ulertzen. Egunkaria irakurtzen dudan bakoitzean biolentzia agertzen da leku guztietatik, berdin da non edo noiz, arazoa zera da, guztia biolentziarekin ebazten dugu. Eta orain zer? Venezuelak kristoren arazo sozial eta ekonimikoak ditu, XXI. mendean gaude, eta oraidik ere horrelako gerriiekin jarraitzen dira hainbat herrialdetan. Venezuela eta Kolonbia horietariko bat da. Chavezek hainbat kontutan dago sartuta, baina nire ustez egin behar duena, bere herrialdeko arazoekin bukatzea da alegia, nahiz eta lortu duen FARCatik bahituta dauden pertsonen liberazioa. Nik ulertzen dut gauza zaila dela, baina, ez al da garaia? ematen dugu eguna beste herrialdekin eztabaidatzen, baina eztabaida izan balitz daukagun arazo bakarra... Hona hemen dugu adibide bat. Tamalgarria da, baina horrela da. Venezuelak, Kolonbiak, berdin dit zein herrialderi buruz hitz egiten dugun, herrialde guztiek bakea behar dute hazi ahal izateko, garatu ahal izateko, zoriontsu izan ahal izateko.