2008-01-17

BORTIZKERIA SEXUALA

Adin txikikoek ez daukate babesik oro har, edo behintzat neurri batean geure laguntza behar dute babestuta egoteko eta babestuta sentitzeko.
Baina... Zer pasatzen da geure adin txikikoak babesten ez ditugunean? Ba halako egoerekin topatzen garela, bortizkeria sexuala gero eta gehiago ematen den arazoa dela!
Munduko leku askotan, gabezia dela kausa, edozein gauza egiten da pare bat dolar ziztrinen truke eta ez diote erreparatzen neskatxa horri, mutiko horri edota ia jaioberria den pertsona txiki horri egiten dioten mina!
Dena dela, horrekako zerbitzuak eskatzen dutenek, normalean jende diruduna izaten da, edo gutxienez beren jatorriak herrialde aberatsak dira.
Herrialde hauetan horrelako praktikak aurrera eramatea gauza saila da, justiziak gogor zigortzen baititu, hortaz, pederastak etb. zer egiten dute?
Mexikora etab. bezalako herrialdetara joaten dira, badakitelako hemen ez familiak ez biktima berak salatuko dutela!
Mesedez, jada ez dakit nola esan, hau oso arazo larria da! Bortxaketei buruz ari gara hitz egiten! Pertsonen eskubideak ez dira errespetatzen!
Baina okerrena zera da, hau pasatzen den bitartean, Gobernuek beste albo batera begiratzen dute, gizarteek ez jakinarena egiten du eta familia propioek begiak ixten dituzte!
Ez, ez eta ez! Ez dago onartzerik! Pertsonak errespetatu behar dira, eta berdin dit umeak zein helduak diren!

2008-01-16

BIDEOAREN HAUSNARKETA

Argi dago ezin direla arazo guztiak biolentzia hitzarekin izendatu, baina nire ustez arazo guztien atzean beti biolentzi aurkitzen dugu.
Kasu honetan, berdinen arteko biolentzia ematen ari da, eta nahiz eta eurek joku bezala hartu, hau guztia ez da barre egiteko modukoa, izan ere, gazte asko halako egoerak pairatu behar dituzte eskolara joaten direnean ikasteko asmoarekin!
Biolentzia hitza entzuten dugunean askotan helduekin konnotatzen dugu, baina lagun maiteak, ez okertu, biolentzia gurekin hazten doa geu hazten garen heinean! Gure gazteak helduengandik ikasten dute, eta egunero ikusten badute eguneroko arazoak biolentziaren bidez ebazten direla (eta berdin dit biolentzia berbala zein biolentzia fisikoa den, azken batean guztia biolentzia delako), zer ote egingo dute eurek arazo bat daukatenean?
Ba... oso erraza! Biolentzia erabili!
Horrexegatik geure ekintzak kontrolatu behar ditugu, saiatu behar dugu biolentzia albo batera uzten, adibidea emateko atzetik datozenei!
Mundua gero eta konplexuagoa da, eta horrela jarraituz gero ailegatuko da momentu bat non ezinezkoa izango den kalera irten, eskolara joan... Ez dago onartzerik! Bakean bizitzea eskubide bat da, eta eguneroko gauzak ezin beditugu bakez egin, zein mundutan bizi gara?
Gazteria etorkizuna da, hortaz, saia gaitezen gauza positiboak irakasten!

BIOLENTZIA IKASGELETAN

JUSTIZIARIK BAI?

Harrapatu dute. Orain dela gutxi entzun genuen Guardia Zibilen biren hilketa eman zela, eta hasieran nahiz eta jakin ez nor zen hilketa honen auotorea, ETA zela uste zen. Azkenean, ekintza honen autorea harrapatu dute, " El Solitario" bezala ezagutzen den gizona hain zuzen ere.
Hasieran gizon hau lapurretan ibiltzen zen, hainbat bankutan etab., baina hau guztia azkenean, nola bukatu da? Ba... betiko moduan biolentziarekin!
Bi gizon, berdin dit Guardia Zibilak diren ala ez, kontua da berriro bi pertsona hil dituztela arrazoirik gabe!
Pertsonak hauek, beste askok bezalaxe bazeukaten familia, gurasoak, lagunak... Eta orain zer? Nork egingo du justizia?
Gizon hau kartzelera joan arren, horrelako kasuak jarraituko dira pasatzen, eta.. Hau guztia zergatik?
Nire aburuz hau pasatzen da gizartea biolentziak jota dagoelako, ez dakigulako arazoak beste modu batean ebazten! Bai, negar egiteko modukoa da, baina horrela dira gauzak, horrelakoa da errealitatea!
Dena dela gauzak ez dira aldatzen, beti arazo berarekin topatzen gara. Batzutan modu batekoa, beste betzutan bestekoa, baina bortizkeriak hor jarraitzen du! Diru kontua zena, hildakoekin bukatu da!
Ea behingoz guztiok ados jartzen garen gizarte honen minbiziari aurre egiteko, biolentzia ez baita arazoak ebazteko bidea!

GERTATZEN ARI DA

Jada ez da aski pertsonak menperatzearekin betiko moduan, orain substabtzietara jo behar dugu pertsonak guk nahi duguna pentsa dezaten.
Hain zuzen ere, hau da Ameriketako Estatu Batuetan gertatzen ari dena. Propanol izeneko substantzia bat erabiltzen dute soldaduekin, eurek ahazteko gerretan hil dituzten pertsonak eta egoera gatzak, horrela lortzen dute errudun sentimendua ez izatea, hau da, beren etika eta morala manipulatzen dute eurek beren zereginarekin jarraitzeko tutik ere esan gabe!
Hona hemen ikusten dugu berriro pertsonok daukagun eskrupulu falta, eta modu batean zein bestean biolentzia sustatzen dela inongo erreparorik gabe. Ez dago eskubiderik.
Milaka pertsona hiltzen dira egunero munduan zehar, eta kontzientzia sortu beharrean, kontrakoa egiten saiatzen dira! Bai soldaduek, bai jende apala, bai politikoek... kontzientzia sortu behar dugu, mundu hau bizi baino, biziraun delako!
Etorkizunean pentsatzen dudanean beldurrak jota geratzen naiz, denborarekin teknologiak aurrera egin ahala gero eta gauza gehiago asmatuko direlako, eta egun, horrelako arazoekin baldin bagaude, zer pasatuko da mende baten buruan? Orain soldaduekin erabiltzen da, baina denborarekin... batek daki!
Lagunak, buruari eragin dezagun idazten dut hau guztia, mesedez, saia zaitezte!

2008-01-15

BIDEOAREN HAUSNARKETA

Nahiz eta hitz egin ez eta beren sentimenduak ez azaldu, animaliek ere sentitzen dute, izaki bizidunak dira, eta ez dut uste normala denik hori egitea animaliekin. Nik ulertzen dut animalia handiena irabazten duena dela, baina gauza bat da animalia bat haztea eta gero lapikora eramatea, eta beste gauza bat da-erabat desberdina dena-animaliak hiltzea guk euren larrua erosteko edota geure etxeko hormatan zintzilikatzeko.
Berriro ari gara biolentziari buruz hitz egiten, ez dago eskrupulurik! Animalia horiek jipoitu dituzte, kristoren baldintza txarrak jaso dituzte eta azkenean zer? Gela ziztrin batean bukatu dira, harriak balira bezala!
Kasu hauetan ikusten da gizakiok daukagun bortizkeria geure baitan, berdin digu guztia, diruaren truke edozein gauza egiteko prest gaude!
Oraingoan animaliak dira, baina hau guztia pertsonekin ere pasatzen da! Pertsona batzuk beste pertsonak jipoitzen dituzte, edota euren gorputza zaborrezko poltsa balitz bezala tratatzen dituzte.
Agian ezin da konparatu eurek animaliak direlako eta ni ari naizelako pertsonei buruz hitz egiten, baina azken batean, ez al da biolentzia? Ez al gara guztiok izaki bizidunak? Ez al dugu guztiok eskubideak?
Animalia bat txarto tratatzen duen pertsona batek ere kapaz da pertsona bat txarto tratatzen!
Mesedez, guztion arazoa da, ezin dugu horrelako bortizkeriarekin jarraitu!

EZ DAGO ESKUBIDERIK