2007-11-14

Zergatik?

Kurtsoa hasi zenean irakasleak proposatu zigun blog bat egitea, gure koaderno pertsonala balitz bezala, baina desberdintasun batekin, gure lana besteen eskura egongo da interneti esker. Hori dela kausa eta egiten ari naizen ikasketak direla eta, aukeratutako gaia gizartearekin zer ikusia izan behar zuela uste nuen. Pentsatzeari ekin nion eta azkenean zera izan zen nire erabakia, biolentziari buruzko blog-a egitea. Baina blog honekin lortu nahi dudana ez da hitz egitea biolentziari buruz zentzu bakarrean, adibidez, bortizkeria fisikoaren kasua, nire asmoa bada gizartean ematen den biolentzia mota guztiak aztertzea, zein esparru desberdinetan ematen den, zein gizarte talde desberdinek pairatzen duten, zergatik ematen diren eta zeintzuk diren honetan parte hartzen duten faktoreak.
Izan ere, eta tamalez, egungo gizartean biolentzia eguneroko gauza bat da eta nire aburuz bada garaia honekin bukatzeko. Horrexegatik, blog honekin, nire helburua informazioa aportazea da, jendea kontzientziatzeko eta horrelako egoerak sahiestu ahal izateko.

No hay comentarios: