Idoia Garcia nauzue, Gizarte Hezkuntzako ikaslea. Barakaldarra naiz eta 19 urte ditut. Gurasoekin eta ahizparekin bizi naiz, beno, eta Dankorekin, gure txakurtxoa.
Neska alaia naiz eta asko gustaten zait leku berriak eta jendea ezagutzea, izan ere, denbora librean gehien gustatzen zaidana lagunekin egotea edota parrandan egotea da. Izan ere, uste dut horrexegatik aukeratu dudala ikasketa hauek, egun bakoitza desberdina izango delako eta ezagutuko dudan jendea oso bestelakoa izango delako, edo behintzat, hori da espero dudana nire etorkizunetik.
Dena den, nire burua formaltzat hartzen dut, lan egiten dut eta saiatzen naiz ikasketak aurrera ateratzen alegia. Horrez gain esan behar dut zintzotasuna gustatzen zaidala bai lan egiteko orduan bai arlo pertsonalean.
Bukatzeko esango dut beti entzuteko prest nagoela, nire aburuz hau gauza berriak ikasteko forma onena delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario